Zubietako puntu turistiko nagusia Errotan dagoen Ekomuseoa da.
1785ean eraikia izan zen. Erabat eraberritua, gaur egun oraindik martxan jarraitzen du, antzinako ehotze modua erabiliz.
Beheko solairuan hiru errotak martxan daude, bi artoa ehotzen eta hirugarrenak garia.
Errotak artoaren ehotze lana pertsonalki ikusteko aukera ematen die bisitariei.
Horretaz aparte, herriko objetu etnografikoak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke, bertan bilduz egurrezko eskulanak, antzinako lan egiteko tresnak, eta noski, ihauterietako hainbat ezaugarri.
Bukatzeko, filmak ikusteko gela eta denda daude.
Errota bisitatzeko ordutegia:
Telefonoa: 948 45 19 26.
Bertze puntu interesgarrietako bat Asunzion eliza dugu, herriaren gainaldean kokatua.
San Antonio de Abaden ermita herriaren kanpoaldean aurkitzen da, bere barruan San Juan Bautistaren irudia gordetzen duelarik, izen bereko ermitatik ekarria hau desagertu zenean.
Eta bukatzeko, herriaren sarreran antzinako garbitegi bat aurkitzen da, duela gutxi eraberritua. Irudi honekin gure arbasoek erabiltzen zuten garbitzeko era gogora dezakegu.