Armarriko koroa
Saltar navegación

ZUBIETAko  Udala

2012ko otsailaren 4a

HISTORIA

Nafarroa iparraldeko lehenengo erreferentzi historikoa 1054-1076 urteetan aurkitzen da, Sancho Garces IV. Agindupean, Leringo Lurra aipatzen da.

Aurrerago, Erdi Aroan, zonaldea bailaratan banatzen da, Baztango Bailara, Santesteban de Lerin, Basaburua eta Bortziriak/Cinco Villas sortuz.

Santesteban de Lerín bailarak izen bereko hiribildua zuen buru. 1421. urtean Karlos III. Erregeak Iruñearen forupeko bihurtu zuen, eta beranduago lortu zuen jarlekua Gorteetan "hiribildu on" bezala.

Santesteban de Lerín bailara hau herri ugariz osatua zegoen, poliki poliki banatzen joan zirenak.

Legasa, Narbarte, Oieregi eta Oteitza herriak banatu egin ziren 1630 urtean, Bertizarana bailara sortuz.

1665. urtean, hiribildu titulua lortu eta gero, Sunbillak ere Santesteban de Lerin bailara utzi egin zuen.

Gainerako herriak elkarturik jarraitu zuten 1845 urtea arte. Garai horretarako hiribildu titulua lortua zuten bai Iturenek (XVII mende hasieran) nola Zubietak (1704an).

Gaur egun, zonalde honi Malerreka deitzen zaio, bere azalera antzinako bailara baino haundiagoa delarik. Lehenagoko hiribilduek udalerri kategoria hartu dute, bakoitza bere udaletxearekin.

Zubietako zinegotzien bilerak edo batzarrak elizan egiten ziren betidanik, eliza inguruko sagastian edo dolareetan. XVIII. mendean hasi zen erabiltzen udaletxea batzar horiek egiteko, 1682 eta 1723 urteetan berreraikia izan eta gero.