Aspaldian Zubieta abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritua bazegoen ere, gaur egun iharduera hauek bigarren tokian geratu dira, bertze sektore batzuen osagarri bezala.
INEren datuen arabera, azken hamar urte hauetan, explotazioak gora egin dute, baina landutako lurra asko murriztu da.
Hala ere, oraindik baratzak eta landutako lurzati txikiak mantentzen dira, bertan produktu ugari erein eta haziz: patata, tomatea, tipula, barazkiak, ilarrak, etb.
Abeltzaintzak nekazaritzak baino garrantzi gehiago dauka zonaldean; lantzeko lurrak urteekin belardiak izatera pasatu dira, bertan mota ezberdinetako azienda edukiz (batez ere behiak eta ardiak).
Garrantzi gutxiagokoak dira txerri, zaldi eta hegazti ustiategiak.
Azkeneko hauek aipatuz, esan behar herrian badagoela hegazti aragia sortzen duen granja bat.
Aldi berean, zerbitzu ezberdinak aurki ditzakegu Zubietan:
Azkenik esan Zubietako jende askok herritik kanpo lan egiten duela (inguruko herrietan edo Iruñea aldean), hala nola eraikuntza empresa haundietan, metalurjia fabriketan edo beste edozein lanpostutan.